Zabalik ilustratzaileen txanda!!!

Zabalik dago ilustrazioak jasotzeko txanda, zain gaude!

Epea ekainaren 21era arte duzue zabalik, saria 2.000€ eta lanaren argitaratzea Ereinen eskutik

Hemen oinarri guztiak: Ilustratzaileen OINARRIAK

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Aurtengo irabazlea… Ane Labaka!

Ane Labaka Mayozen Murmur da aurtengo Peru Abarka lehiaketa idazlan saritua.

Guztira 14 lan aurkeztu dira aurten. Leire Bilbao, Ainhoa Aldazabal eta Mari Eli Ituarte izan dira epaimahaikideak. Beraien esanetan:

Istorio poetiko honek ama-alaben elkarrizketa batetik abiatuta memoriak gordetakoak atera nahi ditu urpetik.

Esaten ez direnek esaten direnek beste garrantzia dute narrazio honetan. Albiste izan zen gertaera eta egoera gogor bat abiapuntu hartuta, Ane Labaka sakon murgildu da narrazioan eta gai asko azaleratu ditu, besteak beste emakumeok zein ezkutatuta geratzen garen ia beti edonon eta edozertan, sarritan partaide aktibo izan arren.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hemen gaude berriro!

Durangoko Azokarekin batera aurten ere heldu da Peru Abarka Album Lehiaketa martxan jartzeko sasoia, abenduaren 5etik aurrera zabalik duzue idazlanak aurkezteko epea, animatu eta bialdu zuen lanak!!

Hemen oinarriak

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Ilustratzaile irabazlea: Helena Azkarragaurizar Jauregi!!!

Epaimahaia Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea udal zinegotziak, Malen Amenabar Larrañaga ilustratzaileak eta Asier Beltza Erein-eko kideak osatu dute.

Aho batez aukeratu dute Azkarragaurizarren proposamena:” ‘Puta gorda’ narrazioak kontatzen duena, zoritxarrez, gaurkotasun handia daukan gaia da, eta arriskua zegoen literalki interpretatu eta horretara lerrokatzeko. Berak, ordea, estereotipoetan erori gabe egindako proposamena aurkeztu du. Testua irakurrita istorioa “ikusi” egiten zela esaten bagenuen, ilustrazioen gehigarriarekin are bisualagoa bihurtu da, erabat nabarmen geratu gabe. Malen Amenabarrek dioen legez, Azkarragaurizarren ilustrazioak organikoak dira”.

Helena Azkarragaurizar Jauregi (Arrasate, 1992) marrazkilaria eta diseinatzailea da. Arte Ederretan graduduna da. Halaber, diseinuaren arloko ikasketa osagarriak egin ditu. Bere lanari buruzko informazio gehiago https://helenaazkarragaurizar.com

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Orain ilustratzaileen txanda!!!

Zuen lanak aurkezteko epea ekainaren 23an bukatzen da, animatu!!!
Hemen oinarriak: https://peruabarka.wordpress.com/oinarriak/

eta ilustratu beharreko lana “Puta gorda”
https://peruabarka.files.wordpress.com/2023/04/puta-gorda-4.pdf

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badugu irabazlea!!!

“Puta gorda” da izenburua eta idazlea Yolanda Larreategui.

Yolandak 1. edizioa ere irabazi zuen, 2006an “Zaharrak berri, euriak” lanarekin eta bigarrenez, 2020an, “Bi txantxangorri haritz adarrean” idazlanarekin. Hirugarrenez irabazten du beraz l ZORIONAK!!!!!

Epaimahaiaren esanetan :
Gaurkotasuna dauka gaiak (tamalez): lodifobia, bullying… eta sare sozialen erabilera (zeharka bada ere).

Autolesionatu egiten da protagonista ikusezina izan nahian, baina ezkutatu egiten die hori guztiei, baita gurasoei ere. Ikusezina izateko “errezeta” zein den ere badaki.

Istorio bat kontatzeko forma esperimentala aukeratu du egileak, bigarren pertsonak indarra dauka (jolasten da horrekin, azkenean, amaieran, bere buruari ari zaio hori guztia esaten; irakurle-idazle elkarrizketan, kodea errespetatu du, eta sorpresa bat eman digu amaieran). Progresio tematiko egokia du nararzioak

Bigarren pertsona aukeratzeak irakurlearen arreta bereganatzea dakar ezinbestean, eta gainera oso aukeraketa inteligentea da: nahi ala ez, hori sufritu ala ez, sartu egiten gara ataka horretan. Unibertsaltasunetik zehaztasunera.

Nabarmentzekoak:
-Errepikapenak duen indarra, «puta gorda» behin eta berriz irakurtzeak sortzen duen deserosotasuna, tristezia… eta nola hori bilakatzen den arma protagonistaren eskuetan: protagonistak berak beste pertsona bat iraintzeko erabiltzen duenean hitzak gehigarri bat dauka –sinbolikoki oso potentea–. «Puta gorda» zulagailu bat da, gutxika atsekabetzen gaituena.

-Guri ari zaigu, zuzenean. Irakurlearen partaidetza aktiboa eskatzen du, eta lortu ere lortzen du. Oso efektiboa da.

-Eszenak ederki deskribatzen ditu:”ikusi” egiten da protagonista hozkailua irekitzen gauean; dutxa hartzen duenean, zaurgarri agertzen denean… Ongi kontatuta dago, gogorra, zuzena da.

-Akzioa eta pentsamenduak modu orekatuan tartekatu dira narrazioan.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

2023ko edizioa martxan!!!

Zabaldu dugu aurtengo edizioa, martxan gaude!!

Zuen idazlanak bialtzeko epea martxoaren 17ra arte, saria 2.000 € eta Ereinekin argitaratzea

Animatu eta bialdu zuen lanak!

Hemen oinarriak

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badugu irabazlea!!!

Igor Mercado izan da irabazlea, bere “Txikle bat marrubizkoa” lanarekin, guztira 16 lan aurkeztu dira.

Epaimahaikoek horrela baloratu bere lana:

Testuaren hasiera ona eta indartsua da: «Gauzak asteazkenetan heltzen ziren herrira». Juan Rulfo idazlearen Pedro Paramo eleberrian agertzen den esaldi bat gogorarazten du, ezinbestean: «era la hora en que los niños juegan en las calles de todos los pueblos…».

Ongi girotzen du istorioa, “ohitura-koadro” izan daitekeenera hurbiltzen da (feria herrian). Zenbait irudi indartsu dauzka eta arretaz irakurri beharrekoa da, bestela haria gal daiteke uneren batean. Deskribapen onak dauzka: ez dugu bakarrik ikusten, usaindu ere egiten dugu, adibidez. 

Irakurleak marrubizko txikle baten zaporea, ezaguna bezain gustagarria, sentituko du ahosabaian ipuin honekin.

Zorionak Igor!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Lehiaketa martxan!!!!

Zabaldu dugu aurtengo lehiaketa, beti bezala lehenengo idazleen txanda, lanak aurkezteko epea martxoaren 11ra arte izango da, aurten gainera saria igo dugu, irabazleak 2.000€ jasoko ditu eta noski albumaren argitalpena EREIN argitaletxearekin.

Hemen dituzue oinarriak

Animatu, zuen lanen zain gaude!!!!

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Badugu irabazlea!

Badugu Irabazlea!!!!!

Bihotza kate, Xabier Payaren lana. Zorionak!!!!!

Aurten ere 21 izan dira aurkeztutako lanak, Epaimahaikideak Leire Bilbao idazlea, Iñaki Aldekoa Erein argitaletxekoa eta Marieli Ituarte izan dira, eta hau da beraiek esandakoa lanari buruz:

Garai bateko kronika aurkezten digu idazleak. Narrazioan familia barruko harremanek eta sasoi bateko gizarte estereotipoek, amets eta helburu pertsonalekin talka egiten dute.

Narrazio bizia eskaintzen digu idazleak, hizkuntza eder eta iradokitzailea erabiliz. Baliteke zenbaitentzat aspaldiko kontuak izatea, baina detaile txikienek ere garai hartara garamatzate erraz asko. Zehaztasun eta detailez josita aurkezten dizkigu pertsonaiak, gertu gertukoak balira bezala eta adin batekooi, batik bat, oso erreza egiten zaigu irudi eta egoera horiek “ikustea”, are “sentitzea”. Kontakizun sinesgarri eta indartsua da, amaiera sotil eta eder batekin amaitzen dena.

Orain ilustratzaileen txanda zabaltzen da, bihar argitaratuko ditugu oinarriak eta ilustratu beharreko lana

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi